XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Amak esandakoak ez aztu.

I berriz etxeratzeako ez ama ta ez ni ez gaituk biziko.

Bizi ba gera, obe; baño apika berrogei urtean ez aiz etorriko ta ordurako gurek eintzin.

Aitagure bat esatea gogoratzen ba zak.

Ez orrelakorik esan, aita.

Ikusiko ditut.

Ez batak ez besteak gaitz izpirik ez daukate.

Gañera, berrogei urte baño lenago etorriko naiz.

Joan etorri bat ezin egin al leike ba?.

Ai alako bat!.

Ori goiztxo aberastutzea izango ukek.

Eskupelaioa ipiñi al dek?.

Ez, eta oraintxe ipiñiko det.

Itzulean, ementxe, kolkoan, nerekin etorriko da.

Bertako sendia bildu zan.

Bata bestean bizi legea elkarri esan zioten.

Alatsu.

Baztanen soro gutxigo, belar geixeago... utsa.

Amabitan, gauerdin, gizon gaztea ta Joañixio ateratzeko zorin zeuden.

Pellok bide pixka batean lagundu zioten.

Gero, ez galtzeko, semeari besarkada biozkor bat malkoz eta lirdingaz betea eman zion eta itzul zan baserrira, urrengo goizean Etarteratzeko.

Gizon gazte arrek, Joañixiori esan zion:
- Ixilik; begik eta belarrik ernai; (...).